Sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen familia enpresa gara
Urdaitegia
Gure urdaitegian geuk egindako produktuak nabarmentzen dira: urdaiazpiko egosia, basurde burua, choppeda, mortadela, solomoa, txistorra, txorizoa, odolkia eta saltxitxa aukera.
Aurrez prestatutako jakiak
Gure harategian aurrez prestatutako produktuak ditugu: masailak saltsan, mihia saltsan, tripakiak, haragi edo barazki lasagna, atun edo haragi enpanada, errabilloa saltsan, alberjinia (berenjena) beteak, haragi bolak tomatetan eta saltsan, entsaladilla eta bakailaoz betetako piperrak. Frijituetan ere aukera handia daukagu: era askotako kroketak, muskuiluak, san jakoboak eta jakobitok.
Salmenta makina
Gure produktu nagusietako batzuk eguneko 24 orduetan eros daitezke gure harategiko erakusleihoan dagoen salmenta makinan. Hanburgesak, txistorra, txorizoa, odolkia eta haragi bolak dira aipagarrienak.
Zatoz gure lantegian prestatutako produktu onenez gozatzera. Gure taldeak aholku emango dizu gehien gustatzen zaizkizun elikagaiez goza dezazun.