GUKA magazina

Azaroko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko aza. 4a, 22:00

Azaroko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Amaia Lasa idazlea; Mari Karmen Borda, Alaitz Olaizola eta Amets Cañizares antzerkizaleak, eta Saioa Garmendia ongizate emozionalean aditua. Zarauzko ibilbide eder bat ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da. 

GUKA magazineko denboraldiko bigarren atalean, Mireia Galarza kazetaria Amaia Lasa idazlearekin elkartu da Getarian, haren ibilbideaz hitz egiteko asmoz. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Zestoan, Zarautzen, Orion eta Azkoitian izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten.

Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizola Zarautz inguruan ibili da Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearekin batera. Maialen Etxaniz kazetariak, aldiz, Saioa Garmendia elkarrizketatu du, eta heriotzaz, zaintzaz eta emozioez aritu dira. Amaitzeko, Mari Karmen Borda, Alaitz Olaizola eta Amets Cañizares antzerkizaleekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko bigarren atalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide