Uztaileko magazinean, besteak beste, Aitor Arregi Elkano jatetxeko kideari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Agustin, Joseba eta Udane Ostolazarekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Izarraizko Biraren azken etapa izango dira ikusgai. Hori ez ezik, GUKA markako udako produktu sorta oparitzeko jolasak ere izango dira atal honetan.
Ekaineko magazinean, besteak beste, Arantzazu Araneta rally gidariari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Jose Luis eta Miren Gorrotxategi aita-alabekin kulturaz eta euskaraz izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaiako Flischean egindako ibilbidea izango dira ikusgai. Hori ez ezik, Guka lehiaketaren finala ere jaso dugu atal honetan. Gainera, Parean eta pareko atalerako Julen Portillo eta Nerea Rodriguez influencerrak elkarrizketatu ditugu.
Maiatzeko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Anari Alberdi abeslari azkoitiarra, Esther Cruz eta Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak, eta Asier Ostolaza dultzaina egile azkoitiarra. GUKA herriarteko txapelketaren bigarren finalaurrekoa izango da hilabete honetan.
Apirileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Andoni Txintxilla, Bixente eta Jonbe Martinez, eta Miren Nogales. GUKA herriarteko txapelketa finalaurrekoetan sartu da.
Martxoko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Telmo Irureta aktore zumaiarra, Jose Luis eta Aitor Zubizarreta, eta Aiako elizako kanpandorrea. GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da hilabete honetan ere.
Otsaileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Azpeitiko bizilaguna den Alex Txikon alpinista; Andres eta Uxue Alberdi, eta Bertol Arrieta idazle zarauztarra eta Angel Unzueta komikigile zarauztarra. Azpeitiko Xaguxatar bidea ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da.
Urtarrileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Goiuri Unanue moda diseinatzailea; Goenatxo aita-semeak, eta Azpeitiko sansebastianen inguruan eratu duten batzordea. Zumaiako ibilbide eder bat ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da.
Iritsi da 2022ko azken GUKA magazina. Bertan, Joxe Mari Iriondo kazetari azpeitiarrari egindako elkarrizketa, Zurak eta ezpalak atalean Xabier Euzkitze eta Aner Peritz bertsolariekin egindako solasaldia eta Urrutira joan gabe atalean Akoa inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai. GUKA herriarteko txapelketa ere aurrera doa.
Azaroko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Amaia Lasa idazlea; Mari Karmen Borda, Alaitz Olaizola eta Amets Cañizares antzerkizaleak, eta Saioa Garmendia ongizate emozionalean aditua. Zarauzko ibilbide eder bat ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da.
Urriko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Jon Kareaga ekintzailea, Mikel eta Esti Markez musikariak eta Mikel Larrañaga aizkolaria eta Lierni Osa harri jasotzailea. Munoaundi herri harresitua ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herrien arteko txapelketa hasiko da.