Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditugu Karkara iristen den bi herrietan: Orion eta Aian. Ekainaren 25ean hasiko ditugu ospakizunak eta sanpedroekin batera amaituko ditugu.
Ekainak 25 · Asteazkena · Aia
20:00 Iñaki Perurenaren Harri eta herri hitzaldia kultur etxean
Ekainak 27 · Ostirala · Aia
16:30 Plazako lurra koloreztatu haurrentzat
Merienda herriko plazan
20:00 Arramazka taldearen emanaldia plazan
Ekainak 28 · Larunbata · Orio
11:00 Bikoteko lasterketa, haurrak
11:30 Bikoteko lasterketa, helduak
14:00 Euskalzaleen herri bazkaria
Bikotekako lasterketan parte hartzeko izena Kultur Etxean edo Itziar Kirolak dendan eman daiteke 5 euroren truke. Dena den, egunean bertan ere eman daiteke izena. Ibilbide luzeak lau kilometro ditu eta motzak, haurrentzako denak, 2,4 kilometro. Haur txikiak nahi duten lekuan sartu daitezke lasterka egitera. Ibilbide guztien irteera eta helmuga berdina da, herriko plaza.
Euskalzaleen bazkaria ere herriko plazan izango da. Honen prezioa 12 eurokoa da eta txartelak Orioko eta Aiako Kultur Etxeetan edo Lore Burdindegian erosi daitezke.
Kale estu batetik abiatu ginen, Karkara batetik, eta egun etorbide batean gaude. Pauso asko eman ditugu, elkarrekin, baina oraindik asko ditugu emateke. Orain arte emandakoak ospatuko ditugu datozen astean, hortaz, animatu eta gehitu festara.