Karkarak 25 urte

Haur, gazte eta helduentzat plana Aian

Karkara 2014ko eka. 27a, 09:55

Karkararen 25. urtemuga ospatzeko arratsaldeko lehen ordutik iluntzera bitarteko plana antolatu dugu Aiako kaskoan

Iñaki Perurena harriaren eta herriaren arteko loturaz aritu zen asteazkenean Aiako Kultur Etxean. Harriak eman dionaz eta harriarengatik bizitakoaz jardun zen, giro lagunkoiean. Ostegunean atsedena hartu eta gaur berriz ere ekitaldi kulturalak izango dira Aian.

Bazkalostean haurrek plaza margotuko dute; kolorea eta bizitasuna emango diote plazari.  Tizak eskuartean artu eta sormena garatzeko aukera edukiko dute. Ondoren merienda emango zaie: txokolatada, sandwichak, fruta... Eta festa amaitzeko plaza dantzan jarriko du Arramazka taldeak.

Bihar festa Oriora ekarriko dugu. Goizeko 11:00etan haurren bikoteko lasterketa hasiko da, eta ordu erdira, helduena. Korrika egin eta gero dantza egiteko aukera izango da Orioko txarangarekin. Eguerdian euskaltzaleen bazkaria izango da plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide