Euskalzaleen bazkaria ere herriko plazan izango da, eguerdiko 14:00etan. Urdailazpikoa, patea, langostinoak, entsaladila, Arkumea parrilan letxugarekin, postrea, edaria, kafea eta kopa 12 euroren truke.
Bazkarirako txartelak Orioko eta Aiako Kultur Etxeetan edo Lore Burdindegian erosi daitezke, asteazkena baino lehen. Orioko Kultur Etxea, udako ordutegia dela eta, arratsaldez itxita dago.