Karkarak webgune berria izango du hilaren 27an. Interneteko olatura egin dugu salto, garaian garaiko tendentziei, beharrei eta eskariari erantzuteko helburuarekin. Atari berriarekin berrituta etorriko da KARKARA.com: formatuen uztarketarekin berehalakotasuna irabazi nahi da eta multimedialtasuna bultzatu. Internetaren olatuan arraunean egiteko kideak behar ditugu, Orio eta Aiako arraunlariak.
KARKARA herritik eta herriarentzat dago sortua, honenbestez, zuen partaidetza ezinbestekoa da; zuek zarete eta KARKARA. Teknologia berriek ahalbidetzen duten interaktibitateaz baliatuta, parte hartzeko aukera izango duzue KARKARAren komunitatearen kide izanda. Komunitatean egiten duzuenaren berri emateko aukera daukazue; zuen ekitaldiak edo sorkuntzak zabaltzeko aukera, besteak beste.
Guzti hau sakon, argi eta garbi azaltzeko bilerak egingo ditugu. Bilerak taldeei eta norbanakoei zuzenduta egongo dira. Bilera guztiak Salatxo aretoan egingo dira baina egun eta ordu desberdinetan egingo dira.
Norbanakoei zuzendutakoak ere egun eta ordu ezberdinetan egingo ditugu, ondorengoetan:
Estimatuko genuke Salatxo aretora bertaratzea, izan ere, aukera polita da zuek ere parte hartzeko eta egiten duzuenaren berri emateko.