Albistegia

Markak hautsi dituzte Izeta VI.ak eta Osak

Usua Garin 2026ko apirilaren 11

Jendez goraino betetako plazan bete zituzten atzo beren helburuak Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak eta Lierni Osak. Aiarrak, ordubete baino gutxiagoan, 100 kiloko harri esferikoa 50 aldiz altxatzea, hamar kanaerdi moztea eta bost kilometro korrika egitea lortu zuen. Zarauztarrak, berriz, 63 kiloko harri esferikoa 70 aldiz altxatu zuen 10 minutuko tandan.

Lege Zaharren Enparantza gainezka, eta herritarren babesarekin hautsi zituzten markak atzo arratsaldean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak eta Lierni Osak. Aiarrak 100 kiloko harri esferikoa 50 aldiz altxatzea, hamar kanaerdi moztea eta bost kilometro korrika egitea lortu zuen. Proba horiek 59 minutu eta hiru segundotan burutu zituen. Zarauztarrak, berriz, 63 kiloko harri esferikoa 70 aldiz altxatu zuen 10 minutuko tandan. 

Herri kirolaren festa handia izan zen atzo Zarautzen. Astebururako eguraldi txarra iragarrita, kirol ekitaldia egun bat aurreratzea erabaki zuten, eta emaitza izugarria izan zen: Lege Zaharren Enparantza jendez gainezka, eta animoak non-nahi. 

Argazki bilduma hemen dago ikusgai. 

Erlazionatuak

Historia egin du Izeta VI.ak

Julene Sorarrain api 10, 20:45 Aia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide