Motor hotsek goizean goizetik egin dute burrunba Aian. 56 auto gidarik Andatzatik Aiarako XIX. Igoera korrituko dute 14:30etik aurrera, eta autoen ikuskapen teknikoak egiten aritu dira goizean Aiako Gozategi plazan. Hainbat herritar hurbildu da plazara aleroi eta hagun ikusgarriak ikustera.
Ohi bezala, Bosteko Eskuderiak Andatzako Auzo Elkartearekin antolatu du lasterketa, zeina Euskal Herriko eta Gipuzkoako lehen proba puntuagarria izango baiten. 14:30ean entrenamendu txandak egin ostean, pilotuek lau aldiz egin beharko dute ia lau kilometroko ibilbidea. Probako markarik onena Joseba Iraolak du gaur egun; 1:39:28ko denboran amaitu zuen ibilbidea 2022an.
Andatzatik Aiarako rallyak eragina izango du trafikoan. 13:30ean moztuko dute errepidea, eta Lurraldebusen UK08 lineak ez du ohiko ibilbidea egingo: Aia eta Orio arteko errepidea erabili beharrean, Pagoetatik barrena jaitsiko da Oriora. Horrez gain, probak irauten duen bitartean, Aiako geralekua Armendigaineko biribilgunera lekualdatuko dutela jakinarazi dute Lurraldebus zerbitzuaren arduradunek.