Albistegia

Hasi dituzte San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian

Gorka Eizagirre

Plaza jendez gainezka zela, atzo arratsaldean piztu zuten jaien hasierako traka: petardo sail luze bat leherrarazi zuten balkoitik balkoira, plaza airean zeharkatuz.

Urte luzez festak aurrera ateratzen lagundu duten Balentin Aldalur eta Aitor Azpiroz izan ziren traka piztu zutenak, haiek izendatu baitzituen txupinero Jon Ander Azpiroz alkateak. Buruhandi zaharrak ere agurtu zituzten umeek, berriei ongi etorria emateko. Ondoren, kalejiran ibili ziren herrian.

Datozen egunetan denetariko festa jarduerak izango dituzte Aian, San Donato eta San Lorentzo jaietaz gozatu nahi dutenentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide