Aiarrak izan dira azkarrenak San Pedro jaiei hasiera ematen. Izan ere, ostegun arratsaldean bota zuten suziria Andatzan, eta baita gauean elkarrekin afaldu ere auzo elkartean.
Suziri bakarra ez, gainera: dezente jaurti zituzten, auzoaren punta banatatik aurrena, eta plazan, gero.
Gaur Umeen Eguna dute, eta 11:00etan hasiko da egitaraua, auzoko txikienentzako jolasekin. Honakoa da gaurko egitaraua:
- 11:00etan, ume jolasak.
- 16:30ean, oilasko biltzera irtengo dira auzoko gazteak trikitilariekin.
- 17:00etan, puzgarriak.
- Arratsaldean, merienda eskainiko zaie bertaratutako umeei.
- 22:00etan, erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.
Bihar ere, San Pedro eguna izaki, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute:
- 10:30ean, meza nagusia.
- Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.
- 12:30ean, herri kirolak Jakes Iruretagoiena eta Jon Zaldua aizkolariaen eta bertako gazteen eskutik.
- 14:30ean, jubilatuen bazkaria.
- Arratsaldean, bingoa.
- 21:30ean, afaria.
- 00:00etan, Olber DJ-a.