Albistegia

Aristerrazuko plaza txiki geratu da asteburuan

Gorka Eizagirre eta Andrea Zipitria

Espektatiba guztiak gainditu zituen igandean izan zen Aristerrazuko erromeriak. Kartel oparoa prestatu zuten antolatzaileek, besteak beste, oholtzara igo ziren Xabi Solano eta Gozategi. Plaza goraino bete zen hitzorduan, eta herritarrak bezalaxe autoak ere nonahi ikusi zitezkeen Andatza auzoan.

Pasa den igandeko Aristerrazuko erromeria berezia izango zela aurreikusi zuen Andatza Erromeria Elkarteak, espektatiba guztiak, ordea, gainditu egin zituen hitzorduak. Plaza txiki geratu zen. Leku anitzeko herritarrak gerturatu ziren Gozategik, Xabi Solanok eta Ander San Josek, Zubeldiak eta Sukiak, eta Arakamak, Intxaustik eta Larrañagak osatutako hitzorduaz gozatzera.

Txiki geratu zen Aristerrazuko plaza, baita auzoa ere. Herritarrak ez ezik, autoak ere nonahi ikusi zitezkeen.

Irudiak: Andatzako Erromeria Elkartea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide