Albistegia

Idia izan da protagonista Aian

Gorka Eizagirre | Mireia Galarza Bastida

Lehen idiaren festaren bueltan, idi erakusketa, artisau azoka, bazkaria eta erromeria izan ziren atzo, larunbata, Aian. 

Idi Eguna ospatu dute lehenengoz Aian asteburu honetan. Atzo izan zen, eta guztiaren erdigunean animalia egon arren, askotariko ekitaldiak izan ziren goizean hasi eta arratseko azken orduak bitarte. 

Idi erakusketa izan zen goizean zehar, eta idi parea gurdiarekin ibili zen herrian bueltaka. Bazkariaren aurretik, idi erakustaldia egin zieten bertaratutakoei Azkueko zelaian, eta arratsaldean, solasaldia eta proiekzioa eskaini zituzten Beñat Gereka, Mario Nogueira eta Iñaki Olidenek. Pintxo dastaketarekin eta Izer eta Alabierren erromeriarekin biribildu zuten eguna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide