Harria jaso eta jaso ibili da Perurena, plazatik plazara. 40 urte baina gehiago harria jasotzen, 40 urte baina gehiago motxila esperientziaz eta bizipenez betetzen. Bizitakoak eta sentitutakoak kontatuko ditu Perurenak gaur Aian; harriak eman diona, eta oro har, euskaldunoi, eman diguna.
Harria izango du ardatz hitzaldiak. Harriari ikuspuntu eta ikuspegi ezberdinetatik begiratuko dio Perurenak, berarentzat harria lehio bat bezala izan baita, baita kabia ere. Lehiotik mundua ikusi du, eta, aldi berean, babesa eman dio.
Horren guztiaren inguruan arituko da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Aiako kultur Etxean.