Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Parte hartzeak 18 eta 19 puntu egin dute gora Orion eta Aian 2023ko hauteskundeekin alderatuta

Onintza Lete Arrieta

Herritar bat botoa hautetsontzian sartzen gaur Orioko hautesleku batean. (Onintza Lete Arrieta)

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko bigarren parte hartze datuak. Orion hautesleen %66,8k eman du botoa, 3.148 herritarrek. Aian, %67,89k, 1.083 herritarrek. 

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko bigarren parte hartze datuak, eta Orion eta Aian are gehiago egin du gora parte hartzeak goizeko datuekin alderatuta. Izan ere, goizean 2023ko hauteskundeekin alderatuta 12 eta 11 puntu egina zuten gora datuek Orion eta Aian; 18:00etan, 19 eta 18 puntu egin du gora parte hartzeak Orion eta Aian, hurrenez hurren. 

Orion hautesleen %66,8k eman du botoa dagoeneko, 3.148 herritarrek, alegia. Aian, %67,89k, 1.083 herritarrek.

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta bigarren zenbaketa bi ordu lehenago egingo dute, 18:00etan. Atari honek zuzenean emango du emaitzen berri. 

14:00etarako ere parte hartzeak gora

Orion bozkatzera deituta dauden 4.712 herritarretatik erdiak, %50ek, eman dute botoa 14:00etarako. 2023ko datuekin alderatuta, 12,65 puntutan egin du gora parte hartzeak, orduan hautesleen %37,35ek eman baitzute boza ordu horretarako. 

Aian ere gora egin du parte hartzeak goizean, aurten %46,83koa baita, 11,4 puntu gehiago 2023ko %35,35eko parte hartzearekin alderatuta. 1.595 herritar daude botoa ematera deituak. 

Gipuzkoan ere 9,5 puntu egin du gora parte hartzeak, hautesleen %48,17k botoa eman baitute dagoeneko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide