Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Parte hartzeak nabarmen egin du gora Aian eta Orion aurreko hauteskundeekin alderatuta

Onintza Lete Arrieta

Gaur eguerdian ilara luzea sortu da Kultur Etxean botoa emateko. (Onintza Lete Arrieta)

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko lehen parte hartze datuak. Orion 12 puntu egin du gora, eta 11, Aian, 2023ko bozekin alderatuta. Gipuzkoan ere 9,5 puntu egin du gora. 

Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu Espainiako Gorteetarako bozetako eguneko lehen parte hartze datuak, eta Orion eta Aian nabarmen egin du gora parte hartzeak, baita Gipuzkoan ere. Orion bozkatzera deituta dauden 4.712 herritarretatik erdiak, %50ek, eman dute botoa 14:00etarako. 2023ko datuekin alderatuta, 12,65 puntutan egin du gora parte hartzeak, orduan hautesleen %37,35ek eman baitzute boza ordu horretarako. 

Aian ere gora egin du parte hartzeak, aurten %46,83koa baita, 11,4 puntu gehiago 2023ko %35,35eko parte hartzearekin alderatuta. 1.595 herritar daude botoa ematera deituak. 

Gipuzkoan ere 9,5 puntu egin du gora parte hartzeak, hautesleen %48,17k botoa eman baitute dagoeneko. 

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta bigarren zenbaketa bi ordu lehenago egingo dute, 18:00etan. Atari honek zuzenean emango du emaitzen berri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide