Aian kontzertua eskainiko du bihar Julen Alonso musikari oriotarrak

Onintza Lete Arrieta

Julen Alonso musikari oriotarra. (Utzitakoa)

Haria azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu, 22:00etatik aurrera, Probalekuan. Oinkari dantza taldeak ere parte hartuko du emanaldian. Sarrerak leihatilan bertan edo aurrez, online, eskura daitezke. 

Julen Alonso musikari oriotarrak kontzertua eskainiko du bihar gauean, 22:00etan hasita, Aiako Probalekuan. Haria bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu, Oinkari dantza taldearen laguntzarekin.

Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira 15 euroan, eta aurrez, 12 euroan, Internetez, esteka honetan

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide