Astrofisikaria da Itziar Garate, eta urte mordoxka bat daramatza zeruan gertatzen dena ikertzen. Datozen urte hauetan hiru eguzki eklipse ikusi ahal izango dira, lehenengoa abuztuaren 12an, eta, besteak beste, fenomeno horren inguruan hitz egin du Garatek Gukarekin. Eklipsea modu egokian ikusteko jarraibideak ere eman ditu, eta kontatu du, baita ere, hura ikusteko lekurik egokienak zein izango diren.
Ekaineko Zarautz Guka aldizkarian argitaratutako bideo elkarrizketa da honakoa.