Telebista

Elkarrizketak

Egilea: Guka Telebista
7 atal ikusteko
Itziar Garate: "Bizitzan behin ikusi ahal izango dugu eklipse bat etxetik hain gertu"
2026/08/11

Astrofisikaria da Itziar Garate, eta urte mordoxka bat daramatza zeruan gertatzen dena ikertzen. Datozen urte hauetan hiru eguzki eklipse ikusi ahal izango dira, lehenengoa abuztuaren 12an, eta, besteak beste, fenomeno horren inguruan hitz egin du Garatek Gukarekin. Eklipsea modu egokian ikusteko jarraibideak ere eman ditu, eta kontatu du, baita ere, hura ikusteko lekurik egokienak zein izango diren.

Ekaineko Zarautz Guka aldizkarian argitaratutako bideo elkarrizketa da honakoa. 

24 min
Javier Puertas: "Harrobia oso maila ona ari da erakusten aulki mugikorrean"
2026/06/11

Javier Puertas Orio Arraunketa Elkarteko arraunlaria Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketarako prestatzen ari zen, baina osasun arazo bat tarteko, erretiroa hartu berri du.

13 min
Julen EgaƱa eta Aitzol Eguzkitza: "Prozesuak konfiantza eman digu eta beldurrik gabe jokatzen ari gara"
2026/05/28

Ulacia ZKEk Bigarren FEB mailara igotzeko fasea jokatuko du gaurtik igandera, Badajozen (Espainia). Txapelketa amaitzean, erretiroa hartuko dute Aitzol Eguzkitza Orioko bizilagunak eta Julen Egaña zarauztarrak.

7 min
Mikel Markez: "Bertsoek, kantatutakoan, beste kolore bat hartzen dute"
2026/03/24

Gezurrari zor diskoa argitaratu berri, azken lanaz zertzelada batzuk eman ditu Orion bizi den musikariak. Bertsotan arakatu ditu egiaren eta gezurraren arteko mugak.

Jon Bernat Zubiri: "Prezioen igoerak errentaren hazkundea baliogabetu egiten du"
2025/11/28

INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuek diote herritarren eta familien batez beste errentak hazkunde esanguratsuak izan dituela azken zortzi urteotan Hego Euskal Herrian. Baina, zehazki, zer neurtzen dute kontzeptu horiek? Nola kalkulatzen dituzte? Zer alde daude toki batzuetako eta besteetako herritarren eta familien artean? Horiek eta beste hainbat galdera erantzuteko, Jon Bernat Zubiri Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslearengana jo dute Goienako kideek. 

Tom Lizarazu: "Sorkuntzak merezi du horrelako pausa bat"
2025/11/09

Azken urteetan Euskal Herriko pop eszenaren talde arrakastatsuenetako bat bihurtu da Bulego. Orain, ordea, urtebetetik gorako geldialdia egingo du Azkoitiko musika taldeak. Nolanahi ere, taldeak jakinarazi du dagoeneko atseden horren amaiera data zein den: 2027ko martxoaren 6an itzuliko dira agertokietara, Bilboko Miribillan. Gukak bi sarrera bikoitz ditu Gukakideen artean zozkatzeko.

Mikel Olazabal: "Garrantzitsuena da arraunerako gogoa duten gazteei erraztasunak ematea"
2025/09/26

Joan den igandean ETB1eko ikus-entzuleak ezustean harrapatu zituen Mikel Olazabal (Zarautz, 1961) kirol kazetariak, arraun estropadaren emanaldiaren amaieran, bere agurra iragarri zuenean. Urte askoan aritu da arraun esatari Ibon Gaztañazpi aditu oriotarra alboan duela, eta EITBn 42 urteko ibilbidea eginda, datorren udan hartuko du erretiroa Olazabalek.

0 atal ikusteko