Gukak sari berezia jarri du maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean Orio Gukaren bazkide egiten diren Gukakide berrientzat. Hain zuzen ere, Balearen Egunaren harira sortutako Dabilen Harriari saio berezirako Udane Juaristik sortutako koadro originala zozkatuko du horien artean.
Orain arte Orio Gukako bulegoan egon da koadroa, baina Gukako kideek koadroa kalera atera dute eta oriotarren erreakzioak grabatu dituzte. Zer egingo lukete oriotarrek koadroa irabaziz gero? Entzun erantzunak bideoan!
Gukakide izatea ez baita aldizkaria jasotzea soilik, proiektuan sinestea eta babestea ere bada. Ez galdu aukera eta egin bazkide ekainaren 18a baino lehen, eta izan koadroaren irabazlea.