EMG graduak

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 2a

Emakumeen mutilazio genitalaren (EMG) lau mota bereizten ditu Osasunaren Munduko Erakundeak:

1. mota: Klitoriaren eta prepuzioaren (klitoridotomia) erauzketa partziala edo erabatekoa. Islamiar kulturan, sunna (tradizio) bezala ezagutzen da eta honekin parekatu ohi da gizonezkoen zirkuntzisioa.

2. mota: Klitoriaren eta ezpain txikien erresekzio partziala edo erabatekoa. Erresekzio horren barruan egon daiteke ezpain handiak ebakitzea (eszisioa).

3. mota: Zigilu bat sortzeko bagina-irekidura estutzea ezpain txikiak edo handiak ebakiz eta birkokatuz, klitoriaren erresekzioarekin edo erresekziorik gabe (infibulazioa edo zirkuntzisio faraonikoa). Bi zulo txiki uzten dira gernua eta hilekoaren odola ateratzeko.

4. mota: Helburu ez medikoak dituzten kanpo-genitalen gainerako prozedura lesibo guztiak, hala nola zulatzea, ebakia egitea, karrakatzea, kauterizatzea edo genitaletan substantzia korrosiboak sartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide