Orio Gukak Errigoraren kaxa bat zozkatuko du Instagram stories-etara mozorrotutako argazki bat igotzen dutenen artean. Herritar guztiek dute parte hartzeko aukera eta saritua zein den ostiralean, otsailaren 20an, jakinaraziko da.
Parte hartzea oso erraza izango da; atera argazkia mozorrotuta, igo Instagram stories-etara @orioguka aipatuz, eta sartu Errigoraren kaxaren zozketan.
Kontu itxia dutenek, pantaila irudi bat bidali beharko dute Gukara, Instagrameko zuzeneko mezu bidez.
Animatu parte hartzera eta ondo pasa inauteriak!