Martxoaren 25ean igaroko da 24. Korrika Oriotik, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoneko zabalik da lekukoa eskuratzeko epea. Hain justu, martxoaren 6ra arte izango da Aian, Orion, Zarautzen, Getarian eta Zumaian horretarako aukera, eta interesdunek urola-kosta@korrika.eus helbidera idatzi dezakete eskaera egiteko.
Petoak eskuragarri, euskaltegian
24. Korrikako arropa eskuragarri izango dira Orioko AEKn, gaurtik ostegunera, hilaren 2tik 5era. Hain zuzen ere, astelehen eta asteazkenean 11:30etik 12:30era izango da erosketa egiteko aukera, eta asteartean, berriz, 17:00etatik 18:00etara. Petoak ere dagoeneko eskuratu daitezke euskaltegian.
Datorren astean Zumaian jarriko dute salgai arropa, eta hemendik bi astera, berriz, Zarautzen egingo dute salmenta.