Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika. AEK-k Euskara gara lelopean zabalduko du 11 egunez euskararen aldeko aldarria, eta gaur, osteguna, jakinarazi du euskaltegiak egitasmo horrek aurten egingo duen ibilbide zehatza zein izango den. Martxoaren 25ean, asteazkenez, ailegatuko da 24. Korrika aurten Oriora.
Duela bi urte ospatu zen egitasmoan ez bezala, aurten arratsaldeko orduetan ailegatuko da euskararen aldeko egitasmoa herrira; 14:47erako jarri dute Orion Korrikaren iritsiera ordua. Beste hainbat alditan bezala, aurten ere Usurbildik (Gipuzkoa) barrena sartuko da Korrika Orion. N-634 errepidean egingo ditu kilometro gehienak, baina Eusko Gudarien kalea eta herriko plaza nagusia zeharkatuko ditu egitasmoak, Zarautzerako bidea hartu aurretik.
Honakoa da 24. Korrikak Orion egingo duen ibilbide zehatza:
| N-634 (7. km amaiera) | 14:47 |
| N-634 (8. km) | 14:52 |
| N-634 (9. km) | 14:56 |
| N-634 (10. km) | 15:01 |
| N-634 (11. km) | 15:06 |
| N-634 (12. km) | 15:11 |
| N-634 (12. km) | 15:15 |
| Eusko Gudarien kalea, 19 | 15:20 |
| Herriko enparantza | 15:23 |
| N-634 (13. km) | 15:28 |
| N-634 (14. km) | 15:33 |
Hona hemen eskualdean egingo duen ibilbidearen mapa:
