Justo Silbeti Andreano getariarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko laugarren atala, eta horretan, besteak beste, arrantzale ofizioaz, toki izenez eta arrantzari lotutako euskarazko hitz bereziez jardun zuen Andreanok. 90 urterekin, oraindik burua argi du getariarrak, eta ederki berritu zituen garai bateko kontuak kameren aurrean.
Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.