Amaitu da traineru denboraldia, eta nola amaitu ere Orion. Hiru ontziek denboraldi dotorea egin dute, batez ere gizonezkoen ontzi nagusiak, Kontxako Bandera eta Eusko Label ligak irabazita, eta ligan marka berria ezarrita. Arraunak ertz asko ditu, ordea, eta Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzak badaki zer den hobetzeko. Hala kontatu diote Gukari Jon Olasagastik, Itziar Olasagastik eta Imanol Arrutik. Agintaldi erdia beteta, ziaboga hartzeko unea du.
Elkarrizketan, berriz, Aiako bizilaguna den Iker Lauroba musikariaren ibilbidea jaso da.
Posterra barnean
Bestalde, aldizkari honen usadioari jarraituz, Orioko gizonezkoen traineruak Kontxa eta Eusko Label ligak irabazi dituenez, taldearen posterra banatuko da etxez etxe, aldizkariarekin batera.