Uztaileko Aia-Orio Guka aldizkariaren aurrerapen bideoa

Erredakzioa 2025ko uzt. 3a, 10:00

Orioko kirol portua herriko paisaiaren zati garrantzitsua da, eta zenbaki honetako erreportajean bertako langileak eta arduradunak beren egunerokoaz aritu dira Gukarekin. Erreportaje nagusiko protagonista, berriz, Lasa-Gallego botikari familia izan da. 

Egunotan banatuko dute etxez etxe uztaileko Aia-Orio Guka aldizkaria, eta hau da aurrerapen bideoa. Oraingo zenbakian, izan ere, Orioko kirol portuari buruzko argazki erreportajea argitaratuko da. Oraindik 20 urte bete ez dituen arren, herriko paisaiaren parte garrantzitsua da. Hala, portuaren barrenera egin dugu murgil hilabete honetako aldizkarian.

Erreportaje nagusian eta azalean, berriz, aurten 120 urte bete dituen Lasa familiaren farmazia izan da protagonista.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide