Aldizkarien aurrerapen bideoak

Ekaineko Aia-Orio Guka aldizkariaren aurrerapen bideoa

Erredakzioa

Orioko Txarangak kultur astindua eman die herriko kaleei orain bi urte sortu zenetik, eta zenbaki honetako erreportajean hasierez, ibilbideaz eta etorkizunaz aritu dira taldeko musikariak Gukarekin. Elkarrizketa nagusiko protagonista, berriz, Iñake Irastorza aktore oriotarra da.

Egunotan banatuko dute etxez etxe ekaineko Aia-Orio Guka aldizkaria, eta hau da aurrerapen bideoa. Oraingo zenbakian, izan ere, Orioko Txarangari buruzko erreportajea argitaratuko da. Bi urte beteko dira aurki, sanpedroetan, aurreneko aldiz kalera atera zenetik, eta irakurleek musikarien eskutik jakingo dute ordutik hona egindako ibilbidearen berri, baita aurrera begira dituzten helburuen berri ere.

Elkarrizketa nagusian eta azalean, berriz, Iñake Irastorza aktore oriotarra izan da protagonista ekaineko zenbakian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide