Euskaraldia martxan den egunotan, Gukak lanketa berezia egin du euskarak Urola Kostan bizi duen egoeraren inguruko azterketa egiteko, euskararentzat mehatxu diren faktoreak identifikatzeko eta horien aterabideak izan daitezkeenetaz hausnartzeko. Arnasa estu izeneko atal berezian bildu ditu erreportaje eta elkarrizketa horiek guztiak, eta igandean, mahai inguru berezia botako du Guka Telebistak, hain zuzen ere, sorta horri bukaera borobila emateko.
Telebista saioa Ihintza Elustondo kazetariak gidatuko du solasaldia, eta Iñaki Iurrebaso UEMAko ikerlariak, Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak eta Xabier Euzkitze kazetari eta euskaltzaleak parte hartuko dute saioan. Igandean ikusi ahal izango da solasaldia Guka Telebistan, 21:00etan hasita, eta hurrengo egunetik aurrera saioa osorik ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.