Maiatzeko Aia-Orio Guka aldizkariaren aurrerapen bideoa

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 10:07

Olaia Eizagirre oriotarra eta haren familia Saharako errefuxiatuen kanpalekuean izan dira Aste Santuan, Lamat Ali herrikidearen familiaren etxean, eta bidaia aprobetxatu dute hainbat material erosi eta banatzeko han, baita kirol proiektu baten lehen hazia jartzeko ere.

Egunotan banatuko dute etxez etxe maiatzeko Aia-Orio Guka aldizkaria, eta hau da aurrerapen bideoa. Oraingo zenbakian, izan ere, Olaia Eizagirre oriotarrak eta haren familiak Aste Santuan Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara egindako bidaiaren irudi-erreportajea argitaratu da.

Erreportaje nagusia, berriz, Alaitz Roteta trikitilariaren ingurukoa da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide