'Dabilen harriari...', bihar iluntzean Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko api. 28a, 11:30

Amaia Lasa getariarra izango da Dabilen harriari... saioko zazpigarren protagonista, bihar, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan.

Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Amaia Lasa getariarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu bihar iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko zazpigarren protagonista.

Etzi goizetik, asteazkenetik aurrera, Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide