Etxez etxe banatzen hasiak dira martxoko Aia-Orio Guka aldizkaria, eta hau da aurrerapen bideoa. Oraingo zenbakian, Harribil dantza taldearen ibilbidea landu da erreportaje nagusian aurten 30 urte bete dituelako, eta horretarako, taldean ibili diren hainbat belaunalditako herritarrekin izan da Guka: Miren Salsamendi, Ander Errasti, Mireia eta Estela Atorrasagasti, Iosu Lizarralde, Irati Vivas eta Jon Alkainekin, hain zuzen.
Horrez gain, Oporrak Bakean programari buruzko erreportajea ere landu da aldizkarian, bi herritarren esperientzietatik abiatuta: Lamat Ali sahararra eta Naiara Agirrezabalaga zarauztarra.