Bada zer dastatu: platerekoak

Guka Telebista 2025ko ots. 14a, 09:00

Bada zer telebista saioaren beste atal bat duzue honakoa, bigarren denboraldiko bigarren atala, hain zuzen. Oraingoan, dastamena izan da zentzumen ardatza, eta hiru plater tentagarri izan dira beste horrenbeste elkarrizketaturen esperientzien uztarri. 

Atzo iluntzean Guka Telebistan botata, dagoeneko Gukaren webgune guztietan ikusgai dago Bada zer erreportaje sortako beste atal bat, bigarren denboraldiko bigarrena, hain zuzen. Oraingoan, dastamena izan da da jorratu den zentzumena, eta lurrak eta itsasoak emandakoekin prestatutako hiru plater goxo eta gustagarri dira hiru elkarrizketatuak lotu dituzten elementuak: Azpeitiko Larrañaga hoteleko Mari Karmen Aizarna, Beizamako Ostatu Zaharreko Idoia Urtuzaga eta Getariako Balearri jatetxeko Imanol Goikoetxea. 

Hurrengo atala, bi ostegun barru ikusi ahal izango da Guka Telebistan, 22:00etan; eta hurrengo egunetik aurrera, Gukaren webgune guztietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide