Aldizkarien aurrerapen bideoak

Otsaileko Aia-Orio Guka aldizkariaren aurrerapen bideoa

Aitziber Arzallus

Udane Ostolaza harri jasotzaileak 19 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko bada nor harri jasotze munduan, eta ez soilik ostolazatarra delako. Kontu askotan hizketan aritu da Aia-Orio Gukari emandako elkarrizketan.

Egunotan banatuko da etxez etxe otsaileko Aia-Orio Guka aldizkaria, eta hona hemen hil honetako aurrerapen bideoa, Udane Ostolaza harri jasotzaile oriotarrarekin. Beretzat oso berezia den harri bat nola altxatu zuen azaldu du, zeinen garrantzitsua izan den harri jasotzaile gazte gehiago aritzea berarekin batera plazan, eta nola ostolazatarra izatea gehiago izan den zama, "aitona eta aita handiak izan direlako".

Erreportaje nagusian, berriz, Orion saltokiak baino gehiago izan diren hiru negozio itxi berriren nagusiekin bildu da aldizkaria: Itziar Oliden, Joxe Ramon Iparragirre, Cristina Zaldua, Adela Zaldua eta Mari Carmen San Sebastianekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide