Albistegia

'Bada zer' saioaren bosgarren atala, bihar ikusgai

Guka Telebista

Bihar eskainiko du Gukak Bada zer erreportaje sortaren bosgarren atala. Saio horretan ukimena izango da jorratuko duten zentzumena, eta eskuak izango bi protagonistak elkartuko dituen elementua. Rosaura Bravo jostuna eta Irantzu Iturbe arteterapeuta dira elkarrizketatuak.

Oraingoan, izango da zer ukitu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bosgarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita. Ukimena izango da saioan jorratuko den zentzumena, eta eskuak izango dira bi protagonistak elkartuko dituen elementua. Rosaura Bravo jostuna oriotarra eta Irantzu Iturbe arteterapeuta azkoitiarra izango dira elkarrizketatuak

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizean ikusi ahal izango da Gukaren webguneetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide