Zein da gure herrien egoera uholde arriskuaren aurrean? Zer gerta daiteke etorkizunean klima aldaketaren ondorioz? Galdera horiek eta beste batzuk argitzen saiatuko gara adituen eskutik, Guka Telebistaren plato berrian. Hain zuzen ere, Gorka Zabaletak aurkeztuko du saioa, Ane Zabaleta hidrogeologoak eta Pilar Azurmendi Orioko udal arkitektoak parte hartuko dute, baita beste hainbat gonbidatuk ere, eta herritarren iritzia ere jasoko da. Urak dakarrena telebista saio berezia, ostiralean, 22:00etan, Guka Telebistan; eta igande arratsaldetik aurrera, Gukaren webgune guztietan.