Matx

Zer erosiko zenuke 300 euroko erosketa bonu bat oparituko balizute?

Erredakzioa

Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da. Tokiko kirolaren sare sozial berrian erregistratzen direnek sari bikaina irabaz dezakete.

Tokiko kirolaren sare sozial berrian erregistratzen direnek sari bikaina irabaz dezakete. Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sporten 300 euroko erosketa bonu bat.

Zozketan parte hartzeko jarraitu beharreko urratsak hauek dira:

  1. www.matx.eus atarian sartu
  2. Izena eman
  3. @matxerredakzioa profila jarraitu
  4. Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz

Eta, zuk, zer erosiko zenuke 300 euroko erosketa bonu bat oparituko balizute?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide