Euskara eta kulturartekotasuna

Amaia Mendizabal, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako artezkaritzakoa: "Nabarmena zen beharra"

Nerea Uranga 2024ko mai. 10a, 09:00

"Gustura gaude egindako bidearekin, nahiz eta jakitun garen oraindik erronka ugari ditugula aurretik. Behintzat, behingoz, gaiari heldu izanaren poza dugu; nabarmena zen bazegoela beharra. Denok ikusten genuen guraso ez euskaldunen eta euskaldunen artean bazegoela banaketa bat, gure harremanetan eta ikastolarekikoetan; haurrek meriendatu artean, bakarrik edo jatorriaren araberako taldeetan ikusten genituen atarian; ikusten genuen ez zutela parte hartzen 
ikastolako ekitaldi, bilera eta kontuetan behar bezainbeste. Ikasturte hasieran proiektua aurkezteko egindako ikastolako 
batzarrean 100 gurasotik gora bildu genituen, euskaldun eta ez euskaldun. Datu horrek erakusten du proiektuak 
sortutako interesa eta ilusioa, konpondu beharreko egoera bati erantzuten diolako".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide