'Ate ondokoak'

Cristobal Balenciaga museoa, modaren kabia

Erlo Telebista 2024ko mar. 28a, 10:00

Cristobal Balenciaga museoa gertutik ezagutzeko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) museoa barrutik ezagutzeko erreportaje txiki bat ondu du Zuriñe Abasolo komunikazio arduradunarekin hitz eginda.

Cristobal Balenciaga Museoa Getarian dagoen museo ezaguna da, Getarian bertan jaio zen Cristobal Balenciaga jostun ospetsuari buruzkoa, hain zuzen. Balenciaga Fundazioaren jabetzakoa den museoan daude ikusgai Balenciagak egindako 100 artelan inguru. Aldamar parkean dago, Aldamar jauregiaren alboan.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Gipuzkoako komunikabideen artean osatutako 'Ate ondoan ditugunak' saiorako egindako erreportajea da honako hau.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide