Erlo Guka Telebistak bihar 21:00etan emango du Urrutira joan gabe saioaren laugarren saioa. Aurreko astean ez bezala, Mireia Galarza kazetaria Azkoitira joango da, eta handik Aizpurutxo auzora arteko bidea egingo du bidegorrian zehar Kepa Alberdik historia zaleak lagunduta. Garai batean Urolako trenaren bueltan sortutako historiak kontatuko dizkio bidean Alberdik Galarzari.
Urola Kosta eskualdean egin daitezkeen ibilaldiak proposatzea xede duen telebista saioa duela hiru aste jarri zen martxan. Aizarnan hasi zuen Erlo Guka Telebistak hirugarren denboraldiko bidea, Mikel Irure Zestoako Agiro mendi klubeko kidearekin. Bigarren saioa Oikiako saioa eskaini zuen telebistak, eta Arantxa Ugartek lagunduta Oikia inguruan egin daitekeen ibilbide arin bat erakutsi zuen. Joan den astean, berriz, Xoxote mendirako igoera egin zuten.
Guztira, saioaren sei atal eskainiko ditu UKTk hirugarren denboraldian; biharkoaz gain, beste bi saio gelditzen dira eskualdeko txoko nahiz bazterrek dituzten istorioak ezagutzeko. Saioa telebista bidez jarraitu ezin dutenek UKTren hedabide guztietan ikusi ahal izango dute osorik ostegunetan.