Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun da da gaur, eta 09:00etatik zabalik daude hauteslekuak. 14:00etan eman ditu parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta oriotarren parte hartzea 5,34 puntu jaitsi da 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta: %37,35k eman dute botoa gaur –1.692 herritarrek–, eta %42,69k –1.890 herritarrek– emana zuten ordu horretarako duela lau urteko bozetan.
Guztira 4.530 herritar daude botoa ematera deituta Kongresua eta Senatua berritzeko, eta horiek 20:00 arte izango dute bozkatzeko aukera.
Bestalde, 18:00etan emango ditu bigarren eta azken parte hartze datuak Espainiako Barne Ministerioak, eta 20:00etan hasiko da boto zenbaketa.
Atari honek ere Orioko eta Aiako emaitzen berri emango du 21:00etatik aurrera.
Aian parte hartzeak gora
Aian, berriz, gora egin du parte hartzeak: 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta, 1,86 puntu igo da. 1.564 herritar daude bozkatzera deituta, eta 14:00etarako %35,35ek emana zuten botoa –553 herritarrek–. 2019ko azaroko hauteskundeetan, ordu horretarako %33,49koa zen parte hartzea; alegia, 512 lagunek emana zuten botoa.