Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Herritarrak hasi dira bozkatzen

Onintza Lete Arrieta

Herritar bat Orioko Kultur Etxean bozkatzen gaur goizean. (Onintza Lete Arrieta)

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaurkoa, eta hauteslekuak zabalik egongo dira 20:00 arte. Kongresurako alderdi bat aukeratu beharko dute herritarrek, baina Senaturako, pertsonak.

Iritsi da uztailaren 23a, eta hala, 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak Hego Euskal Herriko herri guztietan, Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeen harira. Kongresua eta Senatua berrituko dituzte, eta aurrenekoa aukeratzeko alderdi bat bozkatu beharko dute herritarrek, eta bigarrena erabakitzeko, berriz, pertsonak.

20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta 21:00etatik aurrera atari honetan jarraitu ahalko dituzte herritarrek hauteskundeen emaitzak.

2019ko azaroko hauteskundeetako emaitzak hemen daude ikusgai.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide