Gauez ere, festa nagusi Ortzaikan

Onintza Lete Arrieta

Afariak, erromeriak eta DJ saioak izan dituzte ostiraletik atzora arte San Martin bailarako auzotarrek, eta gogotik egin dute festa. Hurrengo asteburua ere ekitaldiz betea izango dute ortzaikarrek, San Martin jaiei behar bezalako amaiera emate aldera. 

Sanmartinak gogotik ospatzen ari dira Ortzaikan. Joan den astean era askotako jarduerak izan dituzte, batez ere asteburuan, bai egunez, bai gauez. Auzotarren arteko herri kirol desafioaz eta umeentzako jolasez gain, gauez ere giro bikaina izan da San Martin bailarako jaietan, eta horren lekuko, auzoan atera dituzten irudiok. Ez da falta izan afari, erromeria eta DJ saiorik. 

Festak behar bezala amaitzeko, aste honetan ere egitarau oparoa izango dute zain Ortzaika jatetxearen bueltana:

  • Azaroak 20, ostirala.
    • 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea, 22:00etan.
    • 23:30. Indate DJa.
  • Azaroak 21, larunbata.
    • 18:00. Gaztaina jana.
    • 18:30. Herri kirolak. Aizkoran: Julen Gabirondo eta Beñat Tellerria. Harri jasotzen: Joseba Ostolazaren eskolako harri jasotzaileak.
    • 23:30. Aros DJa.
  • Azaroak 22, igandea.
    • 14:00. Bailarako bazkaria.
    • 18:00. Erromeria, Garixe, Arbeo eta Maltzetarekin.
    • Ondoren, su festa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide