Jolaserako aukera izan dute haurrek Ortzaikako jaietan

Intza Trula

Txurrumuskiren eskutik, askotariko jolasten ibili dira haurrak gaur arratsaldean Ortzaikan. Datorren ostiralean jarraituko dute San Martin jaiek auzoan.

Txurrumuskik arratsaldea alaitu die gaur Ortzaika auzoko sanmartinetara bertaratu direnei. Haurrentzako jolas ugari prestatu ditu Orioko aisialdi taldeak auzoko karpan; hala nola marrazkiak egiteko txokoa izan dute, eta globoekin jolasean eta aulki jokoan ere ibili dira.

Jolasen ondoren, txokolate jana egin dute, eta Jagobak eta Maddalenek girotu dute arratsa, erromeria saioarekin. San Martin jaiek datorren ostiralean izango dute jarraipena Ortzaikan, honako egitarauarekin:

Azaroak 20, ostirala

  • 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea 22:00etan egin beharko da.
  • 23:30. Indate DJa.

Azaroak 21, larunbata

  • 18:00. Gaztain jana.
  • 18:30. Herri kirolak.
    • Aizkoran: Julen Gabirondo eta Beñat Tellerria.
    • Harria jasotzen: Joseba Ostolaza eskolako kideak.
  • 23:30. Aros gaua.

Azaroak 22, igandea

  • 14:00. Bailarako bazkaria.
  • 18:00. Erromeria, Garixe, Arbeo eta Maltzetarekin.
  • Ondoren, su festa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide