Musika, antzerkia eta gastronomia nagusi Orioko Udalaren udazkeneko programan

Julene Sorarrain

Julen Alonso musikari oriotarrak 'Haria' ikuskizuna eskainiko du hilaren 23an Oinkari dantza taldearekin batera. (utzitakoa)

Orioko Udalak eta herriko eragileek egitarau biribila osatu dute udazkenerako. Hain zuzen ere, urrian hasi eta azaroa amaitu arte, adin tarte guztiei zuzendutako jarduerak izango dira herrian. Asteburu honetan bertan bi ekintzaz gozatzeko aukera izango da: ostiralean, Pedalkak Elikatzen hitzaldia eskainiko dute Arraunetxen, eta asteburuan zehar Parrilla Festak hartuko du plaza.

Orioko Udalak herriko eragileekin elkarlanean prestatu duen udazkeneko programaren berri eman du. Hain zuzen ere, urrian hasi eta azaroa amaitu arte, adin guztietarako ekitaldiak izango dira herrian, besteak beste, ipuin kontaketak, haur zein helduentzako antzerkiak, musika estilo desberdinetako kontzertuak edota jai gastronomikoak. 

San Nikolas jaietako eta Gabonetako egitarauak, aldiz, abenduan plazaratuko ditu udalak.

Egitaraua

Urria

  • Urriak 2tik 4ra, egun osoan zehar: Parrilla Festa, Herriko Plazan.
  • Urriak 2, ostirala: Pedalkadak Elikatzen hitzaldia, 18:00etan, Arraunetxeko aretoan.
  • Urriak 10, larunbata: Arrai Zopa taldearen kantu jira, 11:00etan.
  • Urriak 15, osteguna: Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa, LH 1etik aurrerako haurrentzat, 18:00etan, Kultur Etxean.
  • Urriak 16, ostirala: Ehiztari ehizatua haurrentzako antzerkia, 17:30ean, Herriko Plazan.
  • Urriak 18, igandea: Hiru kolore kontzertua, Alba Carretero, Pablo Lizardi eta Iker Idoateren eskutik, 18:00etan, San Martin baselizan.
  • Urriak 19, astelehena: Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, HH 3tik aurrerako haurrentzat, 18:00etan, liburutegian.
  • Urriak 23, ostirala: Haria ikuskizuna, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik, 19:00etan Karela kiroldegian.
  • Urriak 30, ostirala: Jorge Oteiza, Montevideoko memoriak 1961 hitzaldia, Xabier Erkiziaren eskutik, 18:00etan, Salatxo arteoa.
  • Urriak 31, larunbata: Gau Beltza.

Azaroa

  • Azaroak 6, ostirala: Esnatu ala hil hitzaldia, Gari Goikoetxearen eskutik, 19:00etan, Salatxo aretoan.
  • Azaroak 7, larunbata: Kaka antzezlana, 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Azaroak 9, astelehena: Ameli ipuin musikatua, HH 4tik aurrerako haurrentzat, 18:00etan, Kultur Etxean.
  • Azaroak 11-15 eta 20-22: San Martin festak.
  • Azaroak 13, ostirala: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko emanaldia, 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Azaroak 16, astelehena: Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, HH 3tik aurrerako haurrentzat, 18:00etan, Kultur Etxeam.
  • Azaroak 19, osteguna: Pantailen itzalpekoak: indarkeria matxista digitala aztergai solasaldia, Eider Goiburu eta Sheila Melconekin, 18:00etan, Saregilen.
  • Azaroak 28, larunbata: Boxeo Gaua, River Box & Roll boxeo klubak antolatuta, 18:00etan hasita, Karela kiroldegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide