Albistegia

Hizkuntza gutxituen aldeko aldarri ozena egin dute galestarrek Orion

Maialen Etxaniz eta Onintza Lete Arrieta 2026ko abuztuaren 29a

Banderak astinduz kalejira egin dute herrian barrena, eta ondoren Gwenno Teifi Morris ekintzailea elkarrizketatu dute. Galesaren alde desobedientzia zibila eta ekintza baketsuak egiten dituen Cymdeithas yr laith Gymraeg taldeko kidea da Morris. Guka ere harekin izan da. 

Asteazkenean hasitako jaialdiari ostegun iluntzean eman zioten jarraipena Euskal Cymru elkartearen eskutik Orion izan diren galestarrek. Europako Hizkuntza Gutxituen Aldeko Ibilaldia egin zuten Herriko Plazatik abiatu eta herrian barrena, bazterrak aldarri koloretsuz betez, hizkuntza gutxituak dituzten herrietako banderak aireratu baitzituzten giza kate itxurako kalejiran. 

Herriko Plazara itzuli ziren gero, eta han Gwenno Teifi Morris ekintzailea elkarrizketatu zuten. Galesaren alde desobedientzia zibila eta ekintza baketsuak egiten dituen Cymdeithas yr laith Gymraeg taldeko kidea da Morris.

Guka ere harekin izan zen, galesaren egoeraz eta bere taldeaz gehiago jakiteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide