I. Goiko Karrerak izan duen harrerarekin "gustura" dira antolatzaileak

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 2a

Xare Elortzak, Imanol Bellidok, Javi Romanek eta Alaitz Lizasok irabazi zuten lasterketa. (Utzitakoa)

Lauko sei talde aritu ziren lasterketa herrikoian San Pedro bezperako hitzorduan, eta irabazlea Xare Elortzak, Imanol Bellidok, Javi Romanek eta Alaitz Lizasok osatutako taldea izan zen. 

San Pedro bezperan egin zuten I. Goiko Karrera, eta antolatzaileak "gustura" dira lasterketa herrikoiaren lehen edizioak herritarren artean izandako harrerarekin. Lau korrikalariko sei talde animatu ziren lehia berezian –ikus hemen lasterketaren ezaugarriak– parte hartzera, eta Herriko Plazan "giro oso ona" sortu zela nabarmendu dute. "Oako eskaileretan eta Goiko Kalean ere jendea bildu zen, eta parte hartzaileek esan dute lasterketa zoragarria izan dela eta asko gustatu zaiela". 

Xare Elortzak, Imanol Bellidok, Javi Romanek eta Alaitz Lizasok osatutako taldeak irabazi zuen lehiaketa herrikoia, eta taldeetako baten berezitasuna ere aipatu dute antolatzaileek, denak etxe berekoak baitziren, Emeterio Iribarren familiakoak, hain zuzen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide