Arrantzale Eguneko herri bazkarian ez da ale bakar bat gehiago sartuko, txartel guztiak saldu baitira, 400 guztira. Hala jakinarazi zuen atzo Orioko Udalak. Bazkaria ekainaren 27an, larunbatarekin, izango da Herriko Plazan, 14:30ean hasita.
Udalak gogorarazi du izena eman duten taldeetako arduradunek (lagun bat edo bi) 10:00etan egon beharko dutela Herriko Plazan, muntaketa lanekin laguntzeko. Behin lan horiek amaituta, boluntario aritu diren horiek aukera izango dute haien taldeentzat lekua erreserbatzeko.
Astebete baino gutxiago falta da sanpedroak hasteko, eta esteka honetan ikus daiteke egitarau osoa. Sanpedroei buruzko atal berezia ere sortu du Oriogukak, eta hori esteka honetan dago ikusgai.