Bizi ON! telebista saioaren lehen atal honetan, batetik, Beasaingo Gazte Training zer den azalduko dute, gazteentzat gimnasioetara sarbidea izan daitekeena; eta bestetik, mendian korrika aritzeko joeraz ariko dira, baita mendian ibiltzeko oinetako egokiez ere. Naroa Uria mendi korrikalari azpeitiarra eta Eider Lopetegi podologoa ezagutzeko aukera ere izango da.