Albistegia

Kale inkesta: zer iritzi dute oriotarrek txakurren ordenantza eguneratzearen inguruan?

Julene Sorarrain eta Gorka Eizagirre 2026ko urtarrilaren 14a

Orioko Udalak, herritarren eta txakurren arteko elkarbizitza hobetze aldera, gaur egun indarrean dagoen ordenantza eguneratuko du. Besteak beste, txakurrak aske ibiltzeko guneak, ordutegiak eta urte sasoiak ondo definituko ditu. Hori ez ezik, Orion txakurrentzako gune gehiago jartzeko aukera ere aztertu du. Herriko txakur jabeen edota txakurrak oso gustuko ez dituztenen iritziak ezagutzeko asmoz, kalera atera da Guka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide